biblioarkibiz.blogspot.com

biblioarkibiz.blogspot.com

lunes, 9 de mayo de 2011

XXX Cursos de Verano / XXX. Uda Ikastaroak - XXIII Cursos europeos / XXIII. Europar Ikastaroak


Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostia – San Sebastián, 2011

M.1 IKASTAROA Auzoak, etxebizitzak eta arkitektura-ondarea biziberritzeko estrategiak (I)
Zuzendariak: Maialen Sagarna Aranburu. Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. UPV/EHU.
Lauren Etxepare Igiñiz. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.
Lekua: Miramar Jauregia. Donostia-San Sebastián.
Helburuak: Eraikitako arkitekturak zaharberritu eta berreskuratzeko estrategiak jorratuko dira ikastaroan.
Gaiari hainbat ikuspegitik helduko zaio, kasu zenbaiten azterketa oinarri hartuta: ikuspegi sozial eta ekonomikotik aztertuko dira auzoak biziberritzeko proiektu zenbait; ikuspegi teknikotik aztertuko dira aspaldiko etxebizitzak berritzeko estrategiak, eta Arkitekturaren ikuspegitik Ondarearen gaineko esku-hartze bideak.
Matrikula-prezioak: maiatzaren 31ra arte: 55 €. Ekainaren 1etik aurrera: 66 €.
Balio akademikoa: 20 ordu.
Hizkuntza ofiziala: euskara.

EGITARAUA
Uztailak 26
AUZOAK, ETXEBIZITZAK ETA ARKITEKTURA ONDAREA I
9:00etan Dokumentazio banaketa
9:15etan “Iruñeako Etxabakoitz auzoaren bilakaeraren kronika” BIXENTE TABERNA IRAZOKI.
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.
10:30etan Etenaldia
10:45etan “XX. mendeko etxebizitzaren narriadura: hormigoi hondatuak.” MAIALEN SAGARNA ARANBURU. Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. UPV/EHU.
12:00etan Etenaldia
12:15etan “Zaharberritze-lanen eskala, eraikin guztiak ez dira katedralak” OSKAR BELL FERNÁNDEZ.
Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. UPV/EHU.
13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa.

Uztailak 27
AUZOAK, ETXEBIZITZAK ETA ARKITEKTURA ONDAREA II
9:15etan “Inguru publikoaren birgaitzea. Parte-hartzea ezinbesteko tresna”. KOLDO TELLERIA ANDUEZA.
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.
10:30etan Etenaldia
10:45etan “Desarrollismoa mugaz alde banatan: jatorria, bilakaera, aukerak ”. LAUREN ETXEPARE IGIÑIZ. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.
12:00etan Etenaldia
12:15etan “Eraikin-multzo industrial baten birmoldaketa: Laborde Hermanos-etik Martin Ugalde
Kultur Parkera”. EZEKIEL COLLANTES GABELLA.
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.
13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa.


INFORMAZIOA
Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es)
Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598

No hay comentarios: